XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarri eutsan ba aitari zer yazoten zan; ezin eban onek sinestu ta berak be gora igon eban egia ete zan ikusteko.

Neskatoak esan eban letxe zala ikusi ebanean, yoan zan beste barik emakumeagana, eskatu eutsan eskua ta ezteguak be andik laster ospatu zirean.

Urrengo goxean neskato biak yagi zireanean, gizonaren alabearen aurrean esnea egoan arpegia garbitzeko ta ardao gozoa edateko; emakumearenean barriz, ura garbitzeko ta ura edateko.

Bigarren goxean ura garbitzeko ta ura edateko, bai gizonaren alabearen aurrean bai emakumearen alabearen aurrean.

Ta irugarren goxean ura garbituteko ta ura edateko gizonaren alabearen aurrean; emakumearen alabearen aurrean barriz, esnea garbitzeko ta ardaoa edateko; ta onan yazoten zan beti aurreko egunetan .

Emakumea bere alaba-ordeaganako bekaitzez ta ikusi-eziñez yanda egoan ta egun batetik bestera geroago ta matxarkeri andiagoak egiten eutsazan.

Ta bere ikusi-eziñau indartu baño etzan egiten alabordea ederra ta maitagarria zala, bere benetako alabea barriz iguingarri ta itxusia zala ikusiaz be.

Alango baten negua zala ta baster guztiak lei-gogortuta ta mendi-ibarrak edurrez zurituta egozala, emakumeak papelezko soñeko bat egin eutsan alabordeari, dei egin eutsan eta esan eutsan: - Tiron; imini yantzi au, oa basora ta ekarstazan otzaratxo bete mallugi, euroen bearra yonat-eta.

-¡Ene Yaungoiko maitea! erantzun eutsan neskatoak, neguan eztago mallugirik, lurra leituta dago ta edurrak guztia estaldu dau-ta.

Ta ¿zelan gura dozu ni papelez yantzita yoatea?.

Kanpoan dan otzaz arnasea be leituta geldituten da.

-¿Zer? - yardetsi eutsan amordeak.

¿Neuri ezetz esaten azarriko ete az?.

Oa bizkor yoan be gero ta ez adi nire aurrean geyago agertu eure otzaratxo ori mallugiz bete arte.

Orraitio ogi-zatitxo gogor bat emon eutsan zirautsala: Or don egun osorako zer yanik naikoa, baña bere artean auxe uste eban: Basoan leituta ta gosez ilda geldituko don eta etxatan geyago aurrean agertuko.